Skip to content

“Emakumeak Sarean” proiektuan parte hartzeko gonbidapen gutuna

16 octubre, 2012

Lagun maiteok,

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Zuzendaritzak eta Kzgunea Sareak, zuen elkarte edo taldeko emakume guztiak Emakumeak Sarean prestakuntza-programaren edizio berrian parte hartzera gonbidatzen ditugu. Prestakuntza-programa honen helburua, Elkarteek Teknologia Berrien inguruan dituzten premiei erantzutea da.

Emakumeak Sarean programa Euskadiko 2015eko Agenda Digitalaren barnean kokatzen da, eta emakume-elkarteak Teknologia Berrietara hurbildu nahi ditu; “web sozialak” edo “2.0. teknologiak” deitzen diren horietara, alegia. Ekimen hau 2010. urtean jarri zen abian, eta bigarren edizio honetan, metatutako esperientzia guztia sartu eta balioetsi nahi da, prestakuntza-eskaintza hobetzen jarraitzeko.

Bestelako esparru batzuentzat bezala, IKT-ak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) guretzat ere oso baliagarriak dira. Izan ere, teknologia horiei esker, beste era batera sozializatzeko gune eta sareak sortzen baitira, berdintasunaren alde dihardugun erakundeen eta elkarteen arteko harremanak osatuz eta aberastuz. IKT-ak modu eraginkor batetan erabiltzen jakiteak gauza ugari ahalbidetuko dizkigu. Hala nola, blog bat kudeatzea, webgune bat izatean, gainerakoek egiten dutenaren jakinaren gainean egoteaa, gure proiektu eta iritziak ezagutarazi eta zabaltzea, sarean solas egitea, elkarrekin jarduera batzuk egitea edota lankidetzan aritzea. Azken batean, informatuta egoteaz gain, besteekin ere harreman estuetan egon nahi dugu. Emakumeak Sarean programaren bidez, prestakuntza eta gaikuntza eman nahi zaie EAEko emakumeei; zehazki, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak -eurentzat eta euren emakume elkarte eta taldeentzat- nola erabili ikasi nahi duten emakumeei.

Formakuntza programa honetan parte hartu nahi izanez gero, izen-emateak on-line egin beharko dira. Horretarako, KZguneak duen webgunera joan (www.kzgunea.net) eta bertan aurkituko duzuen “banner”-ean klik eginda agertzen zaizuen formularioa baino ez duzue bete beharko. Kontutan hartu behar da elkarte bakoitzak izen-emate bakarra egin behar duela, eta norbait izendatu behar duela, elkarteko parte-hartzaile guztien eta Emakumeak Sarean programaren arduradunen artean solasaldiak bideratzeko.

Prestakuntzan, tailer progresibo batzuk egongo dira, beren-beregi diseinatuak, Kzguneko telezentroen sarean dohainik emateko. Elkarte bakoitzeko emakumeek interesgarri jotzen duten lantegi edo lantegietan parte har dezakete. Taldea osatzeko, dena den, behar beste partaide egon beharko da; hori izango da baldintza bakarra. Eskoletako datak, ordutegiak eta lekuak sortzen den talde bakoitzaren arabera finkatuko dira, ahal izanez gero.

Cordiales saludos,

María Silvestre

Emakunde -Emakumearen Euskal Institutuaren Zuzendaria.

Informazio gehiago, hemen:

Tel.: 945.016.712

sarean@kzgunea.net

Anuncios
No comments yet

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: