Skip to content

LEHEN TALDEAK MARTXAN DAUDE

14 enero, 2013

Hasi dira, dagoeneko, Emakumeak Sarean ekimeneko lehen formakuntza-saioak, eta esan daiteke modu bikainean hasi direla. Bi taldek eman diote hasiera proiektu eder honen bigarren edizioari. Biak ala biak intentzio onekin, gogoz beteta eta lagunarteko giro bikainean. Orain arte, gainera, oso gutxi dira klasera huts egin dutenak.

katxalin emakumeak

Donostian, Katxalin emakumeen elkartea Ernest Lluch KZguneako zentruan jasotzen ari da formakuntza. “Oso interesatuta daude ikastaroan, oharrak hartzen dituzte une oro eta galderak egiten dituzte. Oso jarrera aktiboa dute eta denbora azkar igarotzen zaiela diote”, dio Alberto Prego, formakuntza ematearen ardura duen dinamizatzaileak.

Bermeo Emakumeak

Handik 100 kilometro pasatxora, Bermeon, antzeko egoera ematen da. Bizkaiko kostaldeko herri honetako elkartetik emakume asko hurbildu dira Emakumeak Sarean formakuntzara. “Oso talde ona da,” dio Ainara Bilbao formatzaileak. Euretako batzuk “sekula” ez dutela ordenagailurik ikutu eta horrek “meritu handia” duela gaineratzen du. “Nahiz eta hasieran apur bat urduri jarri, arreta asko jartzen dute eta gustora daude”, azaltzen du Bilbaok.

Teknologietara sartzeko aukera paregabea ematen duen proiektu honetan parte hartuko duten erakundeak 30-etik gora badira ere, hauek dira parte hartzen lehendabizikoak. Bakoitzak apustu ezberdina dauka; etorkizunaren alde, aukera ezberdinen alde, autonomiaren alde, edota, soilik, eremu berrietara jauzi emateko beharrezkoa den kuriositatea izateko eskubidearen alde egin dutelako. Zorionak denei!

Anuncios
No comments yet

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: