Skip to content

Pazientziaz jokatzeak jakinmina areagotzen du

4 febrero, 2013

Dagoeneko aste batzuk igaro dira Emakumeak Sarean proiektuko lehen formakuntzak hasi zirenetik. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako talde gehienak martxan hastearekin batera, oso elkarte gutxi geratzen dira programan sartzeko. Proiektuaren lehen zatiko sentsazioak ezin positiboagoak dira; izan ere, dinamizatzaileek oso talde aktiboak aurkitu baitituzte. Talde bakoitzeko emakume guztiak elkar ezagutzeak asko erraztu du klaseetan giro bikaina sortzea.

Asteen joanarekin batera, programak argi eta garbi utzi du bere ezaugarri esanguratsuenetako bat taldeen ugaritasunera moldatzeko erakutsi duen gaitasuna izan dela.

Kanpezuko taldean, esaterako, sekula aurretik ordenagailurik ikutu ez duten bederatzi emakume daude. Lehendabiziko uneetan informazio andana jaso bazuten ere, apurka apurka, eta dinamizatzailearen laguntzarekin, IKT-en indar guztiak ezagutzen hasi dira. Pazientzia da euren lagunik handiena, eta haren laguntzarekin egunero ikasten dituzte gauza berriak. Urrutira joan gabe,  Google Maps-en inguruko azalpen gutxi batzuk nahikoak dira emakume hauek Gasteizera egin behar duten hurrengo bidaia prestatzen hasteko.

Emakumeak_Kanpezu

Donostian, bestalde, Intxaurrondo Berri taldeak aurretiko esperientzia asko du IKT-etan. Beheko argazkian ikus dezakegun bezala, ia emakume guztiek zeukaten sare sozialetako konturen bat ikastaroa hasi aurretik. Dena den, horrek ez du galarazi beste esparru batzuetan gauza berriak ikasten jarraitzea. Alde batetik, hain ezagunak dituzten sare sozial horietan –Facebook– sakontzeko aukera izan dute, eta bestetik aurkezpenak prestatzeko edota argazkiak editatzeko balio duen KIZOA bezalako programak erabiltzen ikasi dute.

Emakumeak_Donostia

Anuncios
No comments yet

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: