Skip to content

EMEKI ELKARTEA ERREPIKATZEKO PREST

27 marzo, 2013

Hondarribiko Emeki elkarteak pasa den astean bukatu zuen Emakumeak Sarean ekimenaren bigarren edizioan izandako partaidetza. Elkarte soziokultural hau duela 20 sortu zen eta egun aktibitate ugari izaten; ikastaroak, formakuntza tailerrak eta bestelakoak, herriko instituzioekin, zein beste elkarteekin batera. Gaur egun, 65-70 bazkide dira, baina ikastaro eta tailerretarako 70 emakumetik gora biltzen dira.

Nahiz eta euretako batzuk aurreko ikastaro batetan partu hartu, aurten tresnen erabilpena modu sakonagoan ikasi dutela diote. “Teknologia berrietan gaitasunak apurka apurka hartzeak modu azkar eta eraginkor batetan komunikatzea ahalbidetzen digu; bai elkartearen barruan, zein eremu pertsonalean”, azaltzen dute elkartetik. Hori da, hain zuzen ere, Emakumeak Sarean proiektuak erein nahi duen hazia.

Emeki_hondarribi

Elkartetik “Emakundek –Emakumearen Euskal Institutuak- eta KZguneak eman diguten aukera” eskertu nahi izan dute. Hortaz gain, argi utzi nahi dute formatzailearen maila bikaina. “Aroak, Hondarribiako KZgunea-ko tutoreak, pazientzia izugarria izan du eta beti erakutsi du laguntzarako jarrera”. Taldeak berriro ere antzeko programetan formakuntza jasotzen jarraitu nahi du; eta ahaleginduta ere, ezin bilatu emakumeen asebetze maila azalduko lukeen esaldi egokiagorik.

Zentzu honetan, Emakumeak Sarean programaren bigarren edizioko formakuntza gehienak bukatzen doaz. Kolektibo ezberdinek erakusten duten interesa gorantz doa, KZgunea eta Emakunderen asmoen eskutik. Hori dela eta, laster izango dugu seguruena Emakumeak Saren ekimenaren hirugarren edizioaren berri.

Anuncios
No comments yet

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: