Skip to content

Abiertas las inscripciones / Izen-emateak irekita

Ya están abiertas las inscripciones para cualquier Asociación de Mujeres que quiera participar en este programa formativo.

Jada irekita daude edozein Emakume Elkarterentzat formakuntza prozesu honetan parte-hartzeko izen-emateak.

La Asociación LAGUNAK ya está esperando el inicio de Emakumeak Sarean

22 noviembre, 2012

María Jesús Méndez es actualmente la portavoz de la Asociación de amas de casa “Lagunak” (Intxaurrondo). Participó en la anterior edición de “Emakumeak Sarean” y dice “haber aprendido mucho”; lo cual nos ha demostrado enviándonos fotos y correos electrónicos con todos sus ánimos. Ahora anima a otras mujeres de su misma asociación a participar en esta formación.

¿Por qué habéis decidido participar en la segunda edición de Emakumeak Sarean?

No es la primera vez que nos apuntamos. En la anterior edición, también nos juntamos un pequeño grupo para hacer el curso en Egia. Ciertamente, nos gustó la experiencia y por eso hemos vuelto a dar nuestro nombre. De todos modos, en este caso van a ir mujeres diferentes.

¿Cuántas mujeres irán? 

En un principio pensamos en varias mujeres de nuestra asociación, pensamos que podía ser muy útil para varias mujeres que tenemos. Les comentamos la idea y se animaron; dijeron que estaban interesadas y eso hicimos. Así que, aún teniendo en cuenta que siempre puede haber bajas de última hora, calculo que serán unas 7-8 mujeres.

Qué esperáis sacar del curso?

Las mujeres que van no tienen ni idea. Pero algunas de ellas tienen ordenador en casa; que sólo usan cuando vienen los hijos o en ocasiones muy puntuales. Asi que lo que esperamos es que sean capaz de moverse un poco con sus equipos.

Hastear gaude… /// Estamos a punto de empezar…

6 noviembre, 2012

Tras varios meses en los que hemos trabajado con gran ilusión, ya está todo preparado para dar el pistoletazo de salida a la primera ronda de cursos formativos del programa Emakumeak Sarean. Y es que, a partir de diciembre las Asociaciones inscritas comenzarán a recibir una formación específica en contenidos digitales que beneficiará a sus organizaciones desde el primer instante. Estamos muy satisfechos de la buena acogida que está teniendo el programa; más si cabe tras las primeras impresiones que nos están trasladando las futuras participantes, y que nos hacen presagiar una nueva edición de Emakumeak Sarean con muchas sorpresas.

Recordad que en este enlace encontraréis el formulario de inscripción.

Hilabete batzutan zehar ilusio handiz lan egin ostean, dena prest da jada Emakumeak Sarean programaren lehen ikastaroei hasiera emateko. Izan ere, abenduaren lehen astetik aurrera, erregistratuta dauden Elkarteek, euren erakundeak hasierako unetik hobetuko dituen formakuntza digital osoa jasoko baitute. Oso pozik gaude programa hau jasotzen ari den harrera beroarengatik, baina are gehiago parte hartuko duten emakumeek helarazi dizkiguten iritziengatik. Aurtengo ekitaldiak ere ezusteko ugari ekarriko dituen seinale…

Gogoratu esteka honetan klik eginda izena-emateko orria aurkituko duzuela.

Emakunderen aldizkarian albiste /// Noticia en la revista de Emakunde

22 octubre, 2012

Emakunde -Emakumearen Euskal Institutuak- “Emakumeak Sarean” proiektuaren inguruko nondik-norakoak azaltzen ditu hilabete honetako aldizkarian. Aurreko urteko esperientziatik jasotako azalpenak eman ostean, aurtengo ekitaldian sartu diren berrikuntza guztiez ari da testua.

La revista que publica Emakunde -Instituto Vasco de la Mujer- se hace eco en su última edición de los detalles del proyecto “Emakumeak Sarean”. Partiendo de las experiencias vividas en la anterior edición, el artículo ofrece mucha información sobre las innovaciones presentadas para la edición de este año.

Emakumeak Sarean_Aldizkaria

 

 

Resumen de datos /// Orain arteko datuen laburpena

18 octubre, 2012

Bigarren ekitaldi honi hasiera emateko ezinbestekoa izan zen aurreko edizioak izan zuen harrera ona ulertzea. Hainbat lekutatik iritsi zitzaikigun iradokizunak eta horiei guk geuk azterturiko beharrizanetatik atera ziren proposamenak batu dizkiogu. Aurzkezpen honetan, Emakumeak Sarean proiektua bere lehen ekitaldian utzitako daturik esanguratsuenak birpasatzen ditugu: 9.000 formakuntza ordu eman ziren 2.000 bat parte-hartzaileren artean. Guztira 143 lantegi egin ziren, eta horretarako 24 KZgune erabili ziren.

La buena acogida que tuvo la iniciatva “Emakumeak Sarean” en pasadas ediciones no ha hecho más que reforzar la idea de que una formación de estas características es necesaria. Las sugerencias que nos llegaron y las cuestiones mejorables que encontramos han sido implementadas en esta nueva edición. En esta presentación, se pueden ver los datos más representativos de la primera edición: 9.000 horas de formación, repartidas en 143 talleres impartidos.  Las casi 2.000 asistentes a talleres pudieron usar alguno de los 24 KZgunes que se pusieron a disposición de este proyecto.

“Emakumeak Sarean” proiektuan parte hartzeko gonbidapen gutuna

16 octubre, 2012

Lagun maiteok,

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Zuzendaritzak eta Kzgunea Sareak, zuen elkarte edo taldeko emakume guztiak Emakumeak Sarean prestakuntza-programaren edizio berrian parte hartzera gonbidatzen ditugu. Prestakuntza-programa honen helburua, Elkarteek Teknologia Berrien inguruan dituzten premiei erantzutea da.

Emakumeak Sarean programa Euskadiko 2015eko Agenda Digitalaren barnean kokatzen da, eta emakume-elkarteak Teknologia Berrietara hurbildu nahi ditu; “web sozialak” edo “2.0. teknologiak” deitzen diren horietara, alegia. Ekimen hau 2010. urtean jarri zen abian, eta bigarren edizio honetan, metatutako esperientzia guztia sartu eta balioetsi nahi da, prestakuntza-eskaintza hobetzen jarraitzeko.

Bestelako esparru batzuentzat bezala, IKT-ak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) guretzat ere oso baliagarriak dira. Izan ere, teknologia horiei esker, beste era batera sozializatzeko gune eta sareak sortzen baitira, berdintasunaren alde dihardugun erakundeen eta elkarteen arteko harremanak osatuz eta aberastuz. IKT-ak modu eraginkor batetan erabiltzen jakiteak gauza ugari ahalbidetuko dizkigu. Hala nola, blog bat kudeatzea, webgune bat izatean, gainerakoek egiten dutenaren jakinaren gainean egoteaa, gure proiektu eta iritziak ezagutarazi eta zabaltzea, sarean solas egitea, elkarrekin jarduera batzuk egitea edota lankidetzan aritzea. Azken batean, informatuta egoteaz gain, besteekin ere harreman estuetan egon nahi dugu. Emakumeak Sarean programaren bidez, prestakuntza eta gaikuntza eman nahi zaie EAEko emakumeei; zehazki, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak -eurentzat eta euren emakume elkarte eta taldeentzat- nola erabili ikasi nahi duten emakumeei.

Formakuntza programa honetan parte hartu nahi izanez gero, izen-emateak on-line egin beharko dira. Horretarako, KZguneak duen webgunera joan (www.kzgunea.net) eta bertan aurkituko duzuen “banner”-ean klik eginda agertzen zaizuen formularioa baino ez duzue bete beharko. Kontutan hartu behar da elkarte bakoitzak izen-emate bakarra egin behar duela, eta norbait izendatu behar duela, elkarteko parte-hartzaile guztien eta Emakumeak Sarean programaren arduradunen artean solasaldiak bideratzeko.

Prestakuntzan, tailer progresibo batzuk egongo dira, beren-beregi diseinatuak, Kzguneko telezentroen sarean dohainik emateko. Elkarte bakoitzeko emakumeek interesgarri jotzen duten lantegi edo lantegietan parte har dezakete. Taldea osatzeko, dena den, behar beste partaide egon beharko da; hori izango da baldintza bakarra. Eskoletako datak, ordutegiak eta lekuak sortzen den talde bakoitzaren arabera finkatuko dira, ahal izanez gero.

Cordiales saludos,

María Silvestre

Emakunde -Emakumearen Euskal Institutuaren Zuzendaria.

Informazio gehiago, hemen:

Tel.: 945.016.712

sarean@kzgunea.net

Carta de invitación a “Emakumeak Sarean”

16 octubre, 2012

Queridas amigas,

Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, la Dirección de Innovación y Sociedad de la Información del Gobierno Vasco y la Red de centros KZgunea tenemos el placer de invitaros a participar a todas las mujeres que forman parte de vuestra asociación o colectivo de mujeres a la nueva edición del programa formativo Emakumeak Sarean.

Emakumeak Sarean pretende formar y capacitar a las mujeres que desean aprender cómo utilizar las tecnologías de la información y la comunicación para ellas mismas y dentro de las asociaciones y colectivos de mujeres vascas a los que pertenecen.

Las denominadas Tecnologías de la Información y la Comunicación presentan utilidades que nos permiten crear nuevos espacios de socialización y de redes que complementan o enriquecen las relaciones que ya tenemos entre las propias Asociaciones y otras entidades que trabajamos por la igualdad. Hablamos de tener un blog, una web, de mantenernos informadas de lo que hace el resto, de poder contar y difundir nuestros proyectos y opiniones, de conversar en la red, de emprender actividades en común, de colaborar, etc. En definitiva, informarnos y comunicarnos.

Emakumeak Sarean se enmarca en el plan estratégico del Gobierno vasco en promoción de las TIC y que se denominada Agenda Digitala 2015, se puso en marcha en el 2010 y en esta nueva edición pretende incorporar y poner en valor toda la experiencia acumulada para ir avanzando en la mejora de la oferta formativa.

Las asociaciones que estéis interesadas podéis apuntaros online en la web de KZgunea (www.kzgunea.net). En dicha página web está disponible el enlace a un formulario donde introducir los datos para formalizar la inscripción. Hay que tener en cuenta que cada asociación debe realizar una única inscripción y señalar a una persona de contacto para facilitar las tareas de interlocución entre todas las participantes de su asociación y las personas responsables de Emakumeak Sarean.

La formación comprenderá varios talleres progresivos, especialmente diseñados, que se impartirán en la red de telecentros de KZgunea de forma gratuita. Las mujeres de cada Asociación podrán participar en un taller o en cuantos talleres deseen con la única condición de formar un grupo con el número suficiente de participantes. Las fechas, horarios y lugares de las clases se ajustarán, siempre que sea posible, a cada grupo que se cree.

Cordiales saludos,

María Silvestre

Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer

Para más información:

sarean@kzgunea.net

Tfno.: 945.016.712 – 945016100

Bueltan gatoz /// Estamos de vuelta

11 octubre, 2012

Kaixo guztioi,

Hemen gara berriro sekula baino indar gehiagorekin. Nahiz eta Emakumeak Sarean proiektuaren inguruko informazioa ematen duen bloga geldirik egon den, proiektu honen atzean dagoen lan-taldea atsedenik gabe aritu da lanean ekimen honen eginkizun, garapen eta berrikuntza disenatzen. Lehendabiziko edizioan 1.000tik gora izan ziren proiektuan parte-hartu zutenak emakumeak. Eta datu horietatik ateratako ondorioetan oinarrituz, aldaketak egin ditugu  formakuntzaren kalitatea hobetzeko intenzioz. Laster izango duzue gaien, edukien eta izena emateko moduen inguruko informazio gehiago.

Hola a todos,

Ya estamos aquí con más fuerza que nunca. A pesar de que el blog ha estado parado durante unos meses, el equipo que trabaja en el diseño del proyecto “Emakumeak Sarean” ha estado sumido en un proceso de elaboración, desarrollo y renovación de esta iniciativa. En la primera edición fueron más de 1.000 las mujeres que pasaron por esta iniciativa que renueva contenidos para la presente edición, y esa gran aceptación nos ofrece una buena cantidad de datos sobre la cual basar este rediseño. Pronto tendréis disponible más información sobre temas, contenidos y modos de inscripción.

A %d blogueros les gusta esto: